5 gaiak atal honetan
  • Nola sartu ahal ditut produktuak saskian?

    Saskian produktuak sartzeko, produktu guztien fitxan ageri den botoi berdea sakatu besterik ez duzu, 'Sartu saskian' dioena. Sartuta dagoenean, saskiaren laburpena agertuko da orriaren goi eskuinaldean. Hortxe duzu aukera produktuak ikusteko, ezabatzeko edo produktu baten kopurua aldatzeko.  'Saskia' botoi berdea sakatzen duzun guztietan, laburpen hori zabalduko da. Bukatzean, sakatu 'Ikusi/bideratu eskaera' lehendik sartu dituzun salgaien zerrenda ikusteko. Hor ikus dezakezu bakoitzetik zenbat ale erosi nahi dituzun, prezioa, entrega egiteko modalitatea eta guztira ordaindu beharreko zenbatekoa.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Baliagarria izan ez zarela damutuko dugu. Nola lagundu dezakegu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zeintzuk dira erosketa bat egiteko urratsak?

    Egin zure erosketa bost urrats errazetan:

    • Saskia: Sartu saskian erosi nahi dituzun produktuak, eta bukatzean sakatu 'Ikusi/bideratu eskaera'. Saskian sartu dituzun salgaien zerrenda ikusiko duzu. Hemen hauta dezakezu bakoitzetik zenbat unitate erosi nahi dituzun eta entrega modalitatea: etxera bidaltzea, Click&Collect El Corte Inglés-en edo Supercor dendetan eta entrega-guneetan (produktu guztiek ez dituzte aukera berdinak eskaintzen). Azken urratsean, ordaindu beharreko zenbatekoa guztira ageri da, bidalketa-gastuak barne. Ados bazaude, sakatu 'Bideratu erosketa'. Hurrengo urratsera igaro baino lehen, zure erosketa bideratu ahal izateko, saioa hasi edo erregistratu behar duzu, edo zure helbide elektronikoa eta zenbait datu pertsonal eman.
    • Bidalketa: Adierazi zein helbidetan jaso nahi duzun eskaera. Ohiko bezeroa bazara, erregistratuta daukazuna ez den helbide bat hautatu ahal duzu. Bidalketa-gastuak helmugaren araberakoak izango dira. Click&Collect zerbitzuaren bidez merkataritza-gunean jasotzea aukeratu baduzu, adierazi zure izena (edo eskaera jasoko duenarena) eta zein merkataritza-gunetan jaso nahi duzun. Epeka edo El Corte Inglés Kreditu-lerro baten bitartez ordainduko diren eskaeren kasuan, zu zeu joan beharko zara, kontratua sinatzeko. Sakatu 'Jarraitu'.
    • Datu pertsonalak: Atal honetan, datuak berrikusi eta eskaerarekin zerikusia duten jakinarazpenak SMS bidez jaso nahi dituzun adieraz dezakezu. Orri honetan bertan, El Corte Inglés txartelarekin ordaintzeko aukera agertuko da hasieratik, horrekin ordaintzeko asmoa baduzu zenbakia zuzenean idatz dezazun. Horrekin ordainduko baduzu zein ez, sakatu 'Ordaindu' botoia.

     

    • Ordainketa: Pantaila honetan ikus ditzakezu ordaintzeko modu guztiak. Egiaztatu El Corte Inglés txartelarekin ordainduko duzula, edo hautatu beste modu bat: opari edo abonu txartela, Kreditu-lerroaren txartela, bankuko txartela, Paypal edo eskaera jasotzean ordaintzea. Datuak eman dituzunean, sakatu 'Ordaindu erosketa' botoia.
    • Berrespena: Listo, egin duzu erosketa! Orri honetan, eskaera behar bezala bideratu dela berresten du. Bertan ageri dira erregistro-zenbakia eta erositako produktuen laburpena.
    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Baliagarria izan ez zarela damutuko dugu. Nola lagundu dezakegu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Konexioarekin arazoak ditut erosketa egitean

    Gure webguneko atalen batean sartzeko arazoak badituzu, baliteke zure nabigatzailearen modeloagatik edo bertsioarengatik izatea, eta hura konfiguratuta duzun moduagatik.  Egiaztatu zein bertsio duzun. Zoaz Laguntza menura eta sakatu ...(r)i buruz

    Horrez gain, nabigatzailea konfiguratuta duzun moduari (segurtasun-maila “Altua”) zor zaion egiazta dezakezu. Internet aukerak menuan sartu behar zara, sare administratzailean, segurtasunari dagokion atalean, eta “Ertaina” mailara aldatu.

    Hona hemen gure webgunearekin hobekien funtzionatzen duten nabigatzaileen bertsioak:

    • Microsoft Internet Explorer 8+
    • Mozilla Firefox 3+
    • Apple Safari 4+
    • Google Chrome 2.0+

    Soluzio bat behar baduzu edo gure erosketa-sistemaren funtzionamenduaren gainean zalantzarik baduzu, deitu 902 22 44 11 zenbakira. Atsegin handiz lagunduko dizugu.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Baliagarria izan ez zarela damutuko dugu. Nola lagundu dezakegu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zer egin behar dut erosketen faktura eskatzeko?

    Zure erosketen faktura edo fakturaren kopia eskatzeko, jar zaitez gurekin harremanetan honako telefono-zenbaki hauetan:

    - 900 373 050, finkotik deituz gero
    - 901 464 050, mugikorretik deituz gero

    Edo, bestela, urteko 365 egunak dituzu mezu elektroniko bat bidaltzeko helbide honetara: clientes@hipercor.es
    Faktura azkarrago bidaltzeko, zure erosketaren eskaera-zenbakia adierazi beharko diguzu.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Baliagarria izan ez zarela damutuko dugu. Nola lagundu dezakegu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zergatik ez dut eskaera baten berrespen mezua jaso?

    Eskaera baten berrespen mezu elektronikorik jaso ez baduzu posta elektronikoan, arazo tekniko zehatz batengatik izan daiteke. Minutu batzuk pasata jasoko duzu ziurrenik. Edonola ere, begiratu spam edo mezu baztergarrien karpetan, han egon baitaiteke.

    Ordu batzuk pasata ere jasotzen ez baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan honako telefono-zenbaki hauetan: 900 373 050. Edo, bestela, bidali mezu elektroniko bat helbide honetara: clientes@hipercor.es

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Baliagarria izan ez zarela damutuko dugu. Nola lagundu dezakegu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!

Laguntza gaiak: Erosteko pausoak