13 gaiak atal honetan
  • Zer egin behar dut erregistratzeko?

    Erregistratzeko, sakatu hemen. Zenbait datu pertsonal eta pasahitz bat emateko eskatuko dizugu. Etorkizunean gure webgunean erosketak egiteko erabili beharko duzu pasahitza.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Baliagarria izan ez zarela damutuko dugu. Nola lagundu dezakegu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zeintzuk dira webgunean erregistratzearen abantailak?

    El Corte Inglés webgunean erregistratzen zarenean, kontu pertsonala izango duzu. Saioa hasten duzunean, besteak beste, aukera duzu produktuak erosteko, eskaintza eta promozioei buruzko informazioa jasotzeko, zure eskaeren egoera ezagutzeko eta egindako erosketen historia ikusteko. Horrez gain, bezeroaren fitxan datu pertsonalak eta ohiko helbideak gordeko dira, beraz, ez dituzu berriz eman behar etorkizunean erosketa berriak egiteko.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Baliagarria izan ez zarela damutuko dugu. Nola lagundu dezakegu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Erregistratuta egon behar dut erosketak egin ahal izateko?

    Erregistratu gabe ere erosketak egin ditzakezu, Supermerkatuan izan ezik. Kasu horretan, inprimaki bat bete behar duzu helbideratzeko datuekin eta ordaintzeko moduarekin. Datuok eskaera hori bideratzeko erabiliko dira soilik.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Baliagarria izan ez zarela damutuko dugu. Nola lagundu dezakegu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zer egin behar dut nire datuak eguneratzeko?

    Zure datu pertsonalen bat aldatu behar baduzu, bezero gisa duzun fitxa eguneratu besterik ez duzu. Fitxa horretan sartzeko, sakatu orriaren goialdean dagoen 'Kaixo, bezero' esteka.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Baliagarria izan ez zarela damutuko dugu. Nola lagundu dezakegu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zertarako erabiltzen ditu El Corte Inglés-ek nire datuak?

    Gure zerbitzari seguruan erregistratzen zarenean edo eskaera bat egiten duzunean, zure datu pertsonalak, helbidea eta ordaintzeko modua gordetzen ditugu gure datu-basean. Zure eskaera bideratzeko eta zuretzat interesgarriak izan daitezkeen eskaintza eta zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzeko (hala eskatzen baduzu) erabiltzen ditugu soilik.

    Gure Segurtasun eta konfidentzialtasun politikarekin bat, El Corte Inglés-ek segurtasun mailarik altuena eskaini nahi die bezeroei, emandako datuen konfidentzialtasuna babestuta. Hori dela eta, merkataritza-transakzioak zerbitzari seguru baten bidez egiten dira, SSL protokoloarekin (Secure Socket Layer), eta komunikazio guztiak kodetuta daude, 128 bit-eko gakoetan oinarritutako konexio zifratuarekin, komunikazioak erabat babestuta daudela bermatzeko.

    Horrez gain, pantailan abisuak emateko sistema bat dugu, datuak sartzerakoan egindako erroreak identifikatzen dituztenak eta bezeroari une oro zuzentzea ahalbidetzen diotenak. Kontratatutako produktu edo zerbitzuari dagozkion datuak elektronikoki artxibatzen dira eta bezeroek datuetarako sarbidea dute edozein unetan.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Baliagarria izan ez zarela damutuko dugu. Nola lagundu dezakegu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zer egin behar dut pasahitza ahaztu badut?

    Pasahitza ahaztu baduzu, webgunean saioa hasteko leihoa bistan duzunean sakatu Pasahitza ahaztu dut.  Erabiltzailearen helbide elektronikoa eman behar diguzu pasahitz berria bidal diezazugun.

    Helbide elektronikoa zein den ere ahaztu baduzu, deitu 900 373 900 edo bidali mezu bat helbide honetara: clientes@elcorteingles.es

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Baliagarria izan ez zarela damutuko dugu. Nola lagundu dezakegu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Nola ikus dezaket nire eskaera zein egoeratan dagoen?

    Zure eskaeren egoera ikusteko, identifikatu eta, "EROSKETAK" atalean, sakatu "eskaerak" esteka; zure eskaera zein egoeratan dagoen ikusi ahal izango duzu: jasota, banaketan, entregatuta, prestatzen...

    Eskaera egin eta jarraian sartzen bazara, eta eskaera horri buruzko informaziorik ez badago, ez kezkatu. Zenbait minutu behar ditu.

     

     

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Baliagarria izan ez zarela damutuko dugu. Nola lagundu dezakegu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Enpresa edo autonomo gisa erregistratu ahal naiz?
    Bai, enpresa edo autonomo gisa erregistratu ahal zara. Horretarako, sakatu Erregistratu esteka, web-orriaren goialdean, eta gero beste esteka hau: Enpresa edo autonomoa zara? Jarraian, datu batzuk eskatuko dizkizugu, etorkizunean gure webgunean egiten dituzun erosketetarako ere balioko dutenak.
    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Baliagarria izan ez zarela damutuko dugu. Nola lagundu dezakegu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zer dela eta ez dut jaso erregistroaren berrespen mezua?

    Erregistroaren berrespen mezua jaso ez baduzu, begiratu zure posta elektronikoko Spam edo Mezu baztergarriak karpetan. Baliteke bertan egotea.

    Edo baliteke une honetan arazo teknikoren bat egotea eta minutu batzuk barru sarrerako ontzian mezua jasotzea.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Baliagarria izan ez zarela damutuko dugu. Nola lagundu dezakegu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Entrega egiteko helbide bat baino gehiago eman ahal dut?

    Zure kontuan helbideak gehitzeko, egin klik Nire helbide-liburua estekan, saioa hasita duzunean ezkerrean ageri den menuan. Nahi beste helbide gehitu eta editatu ahal dituzu bertan.

    Horrez gain, entrega-helbide berria eman dezakezu Erosketa prozesuan, edo eskaera etxean ala merkataritza-gunean jaso nahi duzun adierazten duzunean.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Baliagarria izan ez zarela damutuko dugu. Nola lagundu dezakegu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Nola sar naiteke Nire Gogokoak atalera?

    “Nire Gogokoak” atalera sartzeko botoia pantailaren goiko eskuinaldean dago, “Laguntza” botoiaren ondoan.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Baliagarria izan ez zarela damutuko dugu. Nola lagundu dezakegu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Nola hustu dezaket nire gogoko produktuen zerrenda?

    Zure gogokoak ezabatzeko, produktuaren izenaren eskuinaldean ikusiko duzun bihotzaren gainean sakatu dezakezu. Oraindik ezin dira produktuak blokeka ezabatu, baina aukera duzu sortutako zerrendak ezabatzeko.

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Baliagarria izan ez zarela damutuko dugu. Nola lagundu dezakegu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!
  • Zer da Nire ordainbideak eta nola funtzionatzen du?

    “Nire ordainbideak” funtzionalitatearekin, “Nire kontua” atalaren barruan, zure ohiko ordainbideak gorde ahal izango dituzu; hala, egiten dituzun hurrengo erosketak azkarragoak, errazagoak eta seguruagoak izango dira. Bankuko txartelak edo zure El Corte Inglés erosketa-txartela gorde ditzakezu. Behin bakarrik gorde eta betirako izango dituzu.

    Horrez gain, hainbat ordainbide gehitu ahal dituzu, baita erabaki ere horietako zeini ematen diozun lehentasuna. Nahi duzunean ezabatu ahal dituzu ordainbideak, jakina, atal horretan bertan.

    Gogorarazten dizugu eskaera bat egiten ari zarenean ere gorde ahal dituzula ohiko ordainbideak; zehazki, ordainbidea aukeratu behar duzun urratsean (4. urratsa).

    Benetan erabilgarria izan al duzu?BadaNo
    Baliagarria izan ez zarela damutuko dugu. Nola lagundu dezakegu?Ez, eskerrakBidali
    Eskerrik asko!

Laguntza gaiak: Nire kontua